Bizkaia Aurrera kultura-bonuak, kulturaren sektoreak bizi dituen une zail hauetan Bizkaiko Foru Aldundiak arlo horretako kontsumoa sustatzeko irailean salgai jarri zituenak, harrera ona izan dute herritarrengan eta, gaurko egunez, dagoeneko agortuta daude foru-erakundeak irailean atera zituen 26.800 bonuak.

Guztira, 26.800 bonu atera zituen foru-erakundeak, bi motatakoak:

  • – A motako BAKB, 25 euro balio duena, edozein kultur produktutarako (B motako BAKBekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak izan ezik). Kasu horretan, 17.000 bonu jarri ziran salgai
  • – B motako BAKB, 15 euro balio duena, soilik euskarazko produktuetarako (liburuak, musika, filmak, dokumentalak, jokoak, bideojokoak, museoak, zinea, antzerkia, dantza, kontzertuak eta musikalak, Bizkaiko toki-hedabideetarako harpidetzak barne). Kategoria horretan, 9.800 izan dira salgai jarri diren bonuak.

Bizkaia Aurrera kultura-bonu guztiek berrogei euroko balioa izango dute bonuak dauzkanarentzat, eta kultur produktuak erosteko, edo museoetarako, zuzeneko emanaldietarako eta bestelako kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko erabili ahal izango ditu kanpainari atxikitako establezimenduen sarean, bonuak kanpainarako ezarritako epeen barruan erosi eta erabiliz gero. Informazio guztia hemen dago kontsultagai: https://www.bizkaia.eus/BizkaiaAurreraKulturaBonua